Xabier Legarretak "Aita Mari" hartu du etxera itzultzean

Argitalpen-data: 

Bilbo, 2024/03/22

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak Aita Mari itsas salbamendu humanitarioko itsasontzia hartu du gaur Bilbon, 12. misioaren ostean. Misio horretan 43 pertsona erreskatatu ditu.

Legarretak Aita Mariren eta bere tripulazioaren lana goraipatu du. "Asko gara Aita Mari proiektuaren atzean dauden balioekin identifikatzen garen euskaldunak", esan du.

Azkenik, Migrazio eta Asiloko zuzendariak mezu bat bidali nahi izan die ontziaren ekintza zalantzan jartzen duten pertsonei eta "ekintza humanitarioa kriminalizatu" nahi dutenei. "Eusko Jaurlaritzak oso argi dauka, zoritxarrez, Aita Mari Mediterraneoan egotea oraindik ere beharrezkoa dela".

 

  • EUSKO JAURLARITZAREN 2018-2024ko DIRULAGUNTZAK

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

400.000

350.000

350.000

250.000

250.000

250.000

250.000

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)