WORKinn Talent Hub, industria sektoreko topaketarik handiena, BECen izango da ekainaren 3tik 7ra

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek, WORKinn Talent Hub erakundearen partner instituzionalak, ekainaren 3tik 7ra parte hartuko du industria-esparruko topagunean. Ekitaldian, sektoreko enpresen beharrak eta lan bila dabiltzan pertsonak lotzea sustatuko da.

Aurten, ekitaldi honen 8. edizioa da, eta BECen ere egingo da. Jardinaldien helburua da aukera bat eskaintzea, bai lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteei, bai lan-merkatuan sartu nahi duten profesional seniorrei lan-munduarekin integrazioa lor dezaten. Horretarako, lan eskatzaileen eta enpresen arteko interakzioa errazteko zenbait jarduera eta tresna antolatu egin dira. Horrela, talentua bilatzen duten enpresek, eta profil profesional berriek euren beharrak asetzeko espazio egokia sortuko da.

Lanbidek ere WORKinn Talent Hub-en parte hartuko du, eta horretarako gure stand-ean lan orientaziorako zerbitzuak eskainiko ditugu, bai eta, EURES sareari buruzko informazioa ere. (Europar Batasuneko enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea). Gainera, Lanbidek industria-sektoreari eta sortzen ari diren enpleguei zuzendutako tailerrak ere emango ditu.

Egun horietan bertan, Makina-Erremintaren Biurtekoa egingo da ere espazio berean. Azoka hori, sektore horretako nazioarteko liderra da, hortaz, aukera ezin hobea da, halaber, lan-aukera berrietan interesa izan dezaketen industria-sektoreetako profesionalekin harremanetan jartzeko.

Ordua eta lekua

  • Ekainaren 3tik 7ra, 9:30etatik, 17:00ak arte
  • Bilbao Exhibition Center
    Ronda de Azkue kalea, 1
    48903 - Barakaldo