Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa, babes ofizialeko 36 etxebizitzen (BOEa) eta eranskinen sustapena eraikitzen eta jarduketari lotutako urbanizazioa egiten hasiko da Eibarko Egazelaiko R-2 partzelan.
Sustapen horretarako, Visesak 5.500.818 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du, eta modu honetan banatuko da: 1 logelako 2 etxebizitza, 2 logelako 10 etxebizitza (horietako 2 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta) eta 3 logelako 24 etxebizitza. Guztiek kanpoko espazioak (terrazak eta/edo balkoiak) eta lotutako garajea izango dituzte. Energiaren ikuspegitik, gehieneko kalifikazioa (A) eskuratuko du. Proiektua SATIE ARQUITECTOS SLP sozietateak idatzi du, eta URDINBERRI eraikuntza-enpresak gauzatuko du.
Eraiki ondoren (2026ko 2. hiruhilekoan amaitzea aurrez ikusten da), etxebizitzak Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu, eta gizarte-laguntzako alokairura bideratuko ditu, Etxebiden etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonen artean banatzeko.