- Nazioarteko proba absolutuak emakumezkoentzat 12:15ean hasiko dira eta gizonezkoentzat 13:00etan.
- Edizio honetan, halaber, 2024an hil diren hiru atleta handi omenduko dira: Mariano Haro, Carmen Valero eta Rebecca Cheptegei.
Urriaren 20an, Zornotzako Nazioarteko Krosaren 70. edizioa jasoko du Amorebieta-Etxanok, Jauregibarriako zelaietan. Aipatu lehiaketa, udalerriko kirol-ekintza garrantzitsuenetarikoa izateaz haratago, munduko kros zirkuituko maila goreneko lehiaketa da eta World Athletics Cross Country Tour Gold zirkuituaren barne dago, nazioarteko korrikalari onenak erakarriz.
Zornotzako krosa, beraz, nazioarte mailan ospe handieneko probetariko bat da eta honek ekitaldiaren tradizioa eta lehiakortasun-maila sendotzen ditu.
Lasterketen egitaraua
Aurtengo edizioan, aurrekoetan bezala, hainbat kategoria izango dira, gazteenetatik (alebin, sub12) hasi eta kategoria absolutuetaraino, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Gainera, lasterketa herrikoia eta desgaitasuna duten atleten probak egingo dira, publiko osoaren parte-hartzea eta inklusioa sustatzeko. Hala, nazioarteko proba absolutuak emakumezkoentzat 12:15ean hasiko dira eta gizonezkoentzat 13:00etan.
Euskadiko Kros Liga eta Espainiako Txapelketarako sailkapena
Zornotzako Krosak Euskadiko Kros Ligarako funtsezko lehiaketa izaten jarraitzen du, eta Euskadin egiten diren kros probak biltzen dituen zirkuitu honetan parte hartzen du, Euskadiko Atletismo Federazioaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko federazio lurraldekoen lankidetzarekin.
Gainera, aurtengo edizioak funtsezko garrantzia izango du euskal klubentzat, izan ere, Espainiako txapelketarako sailkatzeko erabakigarria izango baita. Hala, Zornotzako Kroseko irabazleek azaroaren 17an Sevillan egingo den Espainiako Kros Txapelketarako sailkatuko dira.
Atleta handien omenez
Aurtengo edizio berezian, halaber, 2024an hil diren eta lasterketa honetako parte-hartzaileak izan diren hiru atleta handi omenduko dira:
Mariano Haro: Zornotzako Krosa zazpi aldiz irabazi zuen 1964 eta 1977 bitartean, eta lau aldiz munduko kros azpitxapeldun izan zen.
Carmen Valero: 1987an Zornotzako Krosean hirugarren izan zen, eta 1976 eta 1977 urteetan munduko kros txapelduna izan zen bi aldiz.
Rebecca Cheptegei: Ugandako atleta, 2014an Zornotzako Krosean bigarren geratu zen. 2022an mendiko munduko txapeldun izan zen, eta bere azken lasterketa aurtengo Parisko maratoia izan zen.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)