Urrian igoera txiki bat izan da 501 langaberekin eta hilabetea 80.715 kontratu berrirekin itxi da, % 23,58 mugagabeak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Urteko hamargarren hilabete amaieran 108.497 pertsona daude erregistratuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan

Langabeziak igoera txiki bat izan du Euskadin, urrian, 501 pertsonarekin, % 0,46koa, 108.497 langabe utziz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera.

Kontratu mugagabeak

Kontratazioari dagokionez, urrian 80.715 kontratu berri sinatu dira, eta horietatik 19.034, lautik ia bat (% 23,58) mugagabeak.