Urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna

Argitalpen-data: 

Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen da urtero. 2024an, leloa "Osasun mentala lanean" da. Lantoki seguruek eta osasungarriek osasun mentala babesten laguntzen dute; aldiz, osasungarriak ez diren baldintzak, estigmatizazioa, diskriminazioa eta jazarpena eta bestelako lan-baldintza eskasak bezalako arriskuekiko esposizioa oso kaltegarriak izaten dira, eta osasun mentalari eta, oro har, bizi-kalitateari eragiten baitiete.

Agenda publikoan gero eta garrantzi handiagoa duen alderdia da gazteen osasun mentala. Gazteek beraiek ere garrantzi handia ematen diote: batez beste, 8,7 puntu 0 eta 10 arteko eskalan. Gainera, osasun mentalari emandako garrantzia handitzen da adinean gora egin ahala eta 25-29 urteko taldean bizitzaren alderdi horri ematen diote garrantzi handiena, lanaren edo emantzipazioaren gainetik.

taula

Horregatik guztiagatik, Gazteen Euskal Behatokia, 2025ari begira, gai horren inguruan gazteekin lan egiten duten profesionalentzako prestakuntza-ikastaro batzuk antolatzen ari da. Ikastaro horiei buruzko informazioa www.gaztebehatokia.euskadi.eus webgunean eguneratuko da.

Prestakuntza-jarduera horiek zerikusi zuzena dute Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 Agendaren 3. helburuarekin: "Osasuna eta ongizatea".

osasuna ODS