Goizeko hamaikak pasata, SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du, Ribas de Teresotik (Errioxa) Urizaharrerako jaitsieran txirrindulari bat erorita zegoela ohartarazteko.
Guardiako ertzain-etxeko agenteak eta osasun-baliabideak berehala mobilizatu dira istripu hori artatzeko. Zoritxarrez, nahiz eta medikuek ahaleginak egin, txirrindularia bertan hil da.
A-3202 errepidea itxita egon da zirkulazioaren bi noranzkoetan 13:15era arte; une horretan, errei bat ireki da eta modu alternatiboan eman zaie autoei bidea.