Torres Lehendakariordeak justizia soziala balioetsi du, gizarte bidezkoago baten oinarri gisa

Argitalpen-data: 


      Premio_Social_ETyE_01_2024-11-22.jpeg
  • 2024ko Gizarte Merezimenduaren saria jaso du Gizarte Graduatuak lan-eskubideen eta gizarte-ekitatearen defentsan “funtsezko eragiletzat” jo dituen ekitaldian

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du justizia soziala oso garrantzitsua dela gizarte bidezkoago baten oinarri gisa: “Justizia soziala funtsezko printzipioa da bizikidetza baketsu eta oparorako. Justizia sozialaren alde egiten dugun ahalegina inoiz baino garrantzitsuagoa da”.

Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoak antolatutako XII. Jardunaldi Laboralisten itxiera ekitaldian, nabarmendu du Lan Harremanetako Graduatuek “funtsezko papera” jokatzen dutela hainbat “erronkei” aurrei egiteko; hala nola, lan prekaritateari, diskriminazioari eta aukera faltari. Era berean, adierazi du mundu “justuagoa eta bidezkoagoa” lortzeko “ezinbesteko eragileak” direla.

Ekitaldi berean, hain zuzen ere, Torres Lehendakariordeak 2024ko Gizarte Merezimenduaren saria jaso du, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren izenean, Euskadiko lan-baldintzak hobetzen laguntzeagatik. Lan-eskubideen defentsan eta justizia sozialaren sustapenean nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzen ditu aintzatespen horrek.

“Lan Harremanetako Graduatuen eguneroko lanak markatzen du pertsonen bizitza, legeria soziala betetzen dela bermatzeko laguntza eta aholkularitza legala emanez. Era berean, langile guztiak duintasunez eta lan-harremanen esparrua betetzeko errespetuz tratatuko direla bermantzen dute”, gaineratu du Torresek.

Aldi berean, azpimarratu du lan-arloko graduatuek lan-gatazken kudeaketan duten “funtsezko bitartekaritzaren” garrantzia, eta eskerrak eman dizkio kolektiboari, langile ahulenei doako laneko-laguntza eta juridikoa ematen dieten Gizarte eta Lan Informazioko Guneen Bulegoak abian jartzeagatik.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)