Gaur goizean aurkeztu dute Tolosako Nazioarteko Abesbatza lehiaketaren 55.edizioa Tolosako TOPIC Museoan (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Museoa). Lehiaketa honen helburua da munduko abesbatza onenak biltzea, herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa trukea egiteko asmoz, eta aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea.
Tolosako lehiaketa mundu mailako erreferente bihurtuko da urriaren 31tik azaroaren 3ra. Mundu osoko taldeek hartuko dute parte. “Europatik hainbat kantu-eskolatako erakusleiho diren Suedia, Danimarka, Letonia, Belgika, Lituania eta Frantziako abesbatzak izango ditugu. Baina, batez ere, Asiako ordezkaritza garrantzitsua nabarmendu nahi genuke, Hego Korea, Filipinak, Indonesia, Txina eta lehen aldiz, Thailandiatik etorritako taldeekin osatuta. Zerrenda bikain hau ixteko, Hegoafrikatik etorritako bi abesbatza ere izango ditugu”, adierazi dute antolakuntzako ordezkariek.
“Aurten, ganbera-abesbatzen eta haur-abesbatzen emanaldiak izango ditugu eta nazioarteko epaimahai batek aukeratuko du gure ordezkaria Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako. Datorren urtean Tolosan izango da berriro, urriaren 26an ziurrenik”.
Hauek dira Ganbera Abesbatza modalitatean parte hartuko duten abesbatzak:
- Amaranthe (Belgika)
- Camerata Chamber Choir (Danimarka)
- De La Salle University Chorale (Filipinak)
- Sing Philipines Youth Choir (Filipinak)
- Mikrokosmos (Frantzia)
- Cape Town Camerata (Hego Afrika)
- Manado Cathlolic Choir (Indonesia)
- Mixed Choir of Riga Catedral Choir School (Letonia)
- Bel Canto Choir Vilnius (Lituania)
- Storkyrkans Chamber Choir (Suedia)
- Suanplu Chorus (Tailandia)
Hauek dira Haurren Abesbatzen modalitatean parte hartuko duten abesbatzak:
- Tygerberg Children’s Choir (Hego Afrika)
- The Resonanz Children’s Choir (Indonesia)
- World Visition Korea Children’s Choir (Korea)
- Children’s Choir Lielvarde (Letonia)
- Kivi Children’s Chroi (Lituania)
- The Dream Children’s Choir of Banlam Grand Theatre (Txina)
Programa:
https://www.cittolosa.com/wp-content/uploads/2024/10/TOLOSA_55_PROGRAM_05_web.pdf
Informazioa: https://www.cittolosa.com/eu/abesbatza-lehiaketa/
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)