- Sei ponentzia labur eta mahai inguru bat eskainiko dira, besteak beste, ondorengo gaiak jorratzeko: herritarren arreta aurreratua, Adimen Artifizialaren erabilera administrazioan edo administrazioaren sinplifikazioa, berrikuntza eta eraldaketa digitala
- TEKGUNEA baliagarria da teknologia pertsonen zerbitzura jartzen dituzten proiektu eta esperientziak partekatzeko
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailak TEKGUNEA jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du, abenduaren 4an, Gasteizko Ondare Centerren (EUNEIZ Unibertsitatea). 9:30ean hasiko den jardunaldiak euskal administrazioetako teknikari eta arduradunak bilduko ditu: Eusko Jaurlaritzako, hiru Aldundietako eta udaletako ordezkariak, alegia.
Jardunaldiaren helburua da beharrak, ikuspegiak, esperientziak eta jada martxan dauden zerbitzuak partekatzea, bai eta sinergiak identifikatzea ere, ondoren administrazio publikoek baliatu ahal izango dituzten proiektuak garatzeko. Jardunaldiaren xedea, beraz, administrazioen arteko lankidetza sustatzea da, euskal herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.
Aurtengo edizioa Eta orain zer? Nola erabili teknologia emergenteak izapideak arindu eta errazteko lelopean egingo da eta 17 hizlarik parte hartuko dute jardunaldian. Sei ponentzia labur eta mahai inguru bat eskainiko dira hainbat gai jorratzeko, hala nola, herritarren arreta aurreratua, Adimen Artifizialaren erabilera administrazioan edo administrazioaren sinplifikazioa, berrikuntza eta eraldaketa digitala.
Programa osoa www.euskadi.eus helbidean dago eskuragarri, eta izen-ematea zabalik dago oraindik.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)