Joan den martxoaren 24an, Smile Fetivalaren XV. edizioan, Publizitate eta Umore Nazioarteko Jaialdia, Cyberzaintzaren Zoritxarretarrak kanpainaren balio soziala aitortu zen, “Umorezko Webserie Publizitarioan Balio Sozial Onena” sariarekin.
Euskara hutsean garatutako eta sare sozialetan modu organikoan zabaldutako kanpaina hau, zibersegurtasuna modu dibertigarrian ere kontatu daitekeela erakutsi du. Horrela, kontzientziazio positiboa eta aberasgarria eraginkorragoa da, herritarrei Interneteko arriskuez ohartarazteko eta jardunbide egokiak irakasteko.
“Zoritxarretarrak” minisailak, oraingoz, Instagramerako pentsatutako euskarazko lau kapitulu ditu, baina oso telebista-estiloan. Protagonistek mota guztietako ezbeharrak gertatzen zaizkion familia bat osatzen dute, online iruzurretan gertatzen diren egoera ohikoenak erakutsiz. Azkenean, hausnarketa beti bera da: gertatzen zaiena ez da zoritxarretarra, tranpan erortzea baizik. Pertsonaia bakoitza azkenean gaizki egindakoaz jabetzen da, eta beste pertsona batzuei gauza bera ez gertatzeko aholku gisa kontatzen du. “Seguru nabigatu eta ezbeharrak saihestu”, diote.
Joan den Black Friday egunaren harira abiarazitako kanpaina honek oso harrera positiboa izan zuen sare sozialetan, eta zibersegurtasunaren arloko kontzientziazio-ekintzak komunikatzeko hurbiltasunaren eta irisgarritasunaren garrantzia erakutsi zuen.
Errekonozimendu hau Cyberzaintzan kultura digital ziberseguruago bat lantzen jarraitzera animatzen gaituen energia gehigarri bat da.
