SESTAO SENDOA Hazi nahi duten enpresentzat. Zure marka estrategikoa denean, hobeto saltzen duzu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Sestaoko Udalak Sestao Sendoa programa aurkeztu du, bizi dugun errealitate konplexura egokitzeko enpresek duten gaitasuna hobetzea xede duena, branding-ean oinarritutako berrikuntzaren bidez. Proiektu pilotu gisa hasiko den ekimen horrek datozen urteetan ere jarraipena izateko asmoa du, eta aukera emango du udalerriko 4 enpresarentzat banakako 4 ibilbide sortzeko, 2023a amaitu baino lehen. Ibilbide horietan marka-estrategiarekin eta bestelako marketin-jarduerekin lotutako hainbat alderdi landuko dira.
Sestao Sendoa programarako inskripzioak Behargintza Sestaon egin daitezke, bai Txabarri kaleko 20. zenbakian dituen instalazioetan, bai posta elektronikoz (behargintza@sestao.eus) edo telefonoz (944 721 726), urriaren 25era arte.

Informazio gehiago