Zoritxarreko istripua N-644an, Santurtzin, gertatu da. Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, porturantz zihoan zisterna-kamioi batek uhinbikoa jo eta su hartu du. Gidaria ia berehala hil da, eta bertaratu den medikuak heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin.
Istripuaren ondorioz bidea itxita geratu da zirkulaziorako eta ilarak sortu dira. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripua eragin duten arrazoiak argitzeko.