Azken txostenean, S&P kalifikazio-agentziak Euskadirentzat eutsi egin dio ikuspegi “egonkorrari” eta rating berari (“AA-”, Estatuko ratingaren bi maila gainetik). Agentzia horren ustez, 2024-26 aldian “saldo operatibo positiboak” mantenduko ditu. Bere txostenean, Eusko Jaurlaritzaren “likidezia-posizio aparta” nabarmentzen du.
Balorazio hori gehitu egiten zaio Moody’s agentziak adierazitako hobekuntzari, Euskadiko ikuspegia “egonkor” izatetik “positibo” izatera igaro baita.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)