Ezbeharra arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan gertatu da, BI-633 errepidean, Berriatua parean. Biktima gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta eraikin bateko paretaren kontra jo du. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Biktimak jasandako zauri larrien ondorioz, osasun-langileek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Errepidea erabat itxi dute eta udalerri barruko kaleetatik desbideratzeak egin dituzte. Une honetan, 20:00etan, errepideak itxita jarraitzen du.