Ezbeharra atzo arratsaldeko zortziak aldera gertatu zen, gidatzen zuen ibilgailuak motozikleta baten aurka talka egin zuenean. Motor-gidaria zauritu egin zen, eta Bidasoa Eskualdeko ospitalera eraman zuten. Gidaria, berriz, ihes egiten saiatu zen. Hasieran, oso aztoratuta zegoen, beste oinezko batzuei mehatxu egin zien eta, atxiki nahi ziotenean, agenteei eraso egin zien. Azkenean, bihotz-biriketako geldialdian sartu zen, eta osasun-langileek suspertu egin behar izan zuten. Egonkortu ondoren, Donostia ospitalera eraman zuten, eta gaur goizean bertatik jakinarazi dute hil egin dela.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen berehala, zorigaiztoko ezbeharra nola gertatu zen argitzeko, eta, gertatutakoaren ondoren, barne-arazoetarako ikerketa bat abiarazi du, eta Kontrol eta Gardentasun Batzordeari helarazi zaio.