Osalanek 300.000 euroko laguntza onartu du laneko arriskuen prebentzioan formatzeko (Gobernu Bilera 2024-12-03)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

Deialdi horren helburua da laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan gaitzea langileen ordezkariak

Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 300.000 euroko laguntza onartu du laneko arriskuen prebentzioko ordezkariak laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan formatzeko 2025ean.

Horrela, prebentzioko ordezkariak trebatu nahi dira enpresako lanpostuetako lan arriskuen berri izan dezaten, eta enpresaburuari eta gainerako langileei prebentzio-lana erraztu nahi zaie. Prebentzioaren kate maila garrantzitsuenetako bat dira prebentzioko ordezkariak, laneko istripuak eta lanbide-gaixotasunak murrizten laguntzen baitute.

Deialdia erakunde publiko eta pribatuei zuzenduta dago, Euskadiko enpresetako laneko arriskuen prebentzioko ordezkariek izan behar duten oinarrizko mailako prestakuntza eman dezaten. Dirulaguntza eskaera egoitza elektronikoaren bidez (euskadi.eus/egoitza) aurkeztu beharko da prestakuntza ekintza bakoitzerako.

Laneko arriskuen prebentzioko ordezkari izan beharko dute ikasleek, eta aldez aurretik izena emanda egon beharko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Euskadiko Laneko Arriskuen Prebentzioko Ordezkarien Erregistroan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)