GALDAKAO-USANSOLOKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-a
- Eraikin berriak 58.000 m²-ko azalera eraikia izango du, 9 solairutan banatuta, eta bertan kokatuko dira kanpo-kontsultak, administrazio-eremua, irakaskuntza-gelak eta 1.000 plaza baino gehiagoko aparkalekua
- Gaur egun, proiektua garapen fasean dago eta 36 hilabeteko gauzatze-epea aurreikusten da
Osakidetzak 93 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Galdakao-Usansoloko unibertsitate-ospitaleko kanpo-kontsultetarako eraikin berrian. Eraikin horrek 58.000 m²-ko azalera izango du 9 solairutan banatuta. Eraikina 3 eremu handitan bereiziko da. Lehena asistentzia-erabilerarako eremua izango da eta bertan kokatuko dira kanpo-kontsultak, erradiologia anbulatorioa eta farmazia anbulatorioa. Bigarren eremuan, zuzendaritza- eta administrazio-eremuak eta irakaskuntza-gelak egongo dira, eta, azkenik, eraikinak 1.129 plazako aparkaleku handi bat izango du 5 solairutan, egungo aparkatze-arazoari erantzungo diona.
Aparkalekuko plaza horiekin eta Metroaren 5. linea bertaraino iristearekin (Ospitalean bertan geralekua izango du), egungo aparkalekua eraitsi ahal izango da eta osasun-partzela berriz urbanizatzeko eta barruko trafikoa ezabatzeko aukera izango da. Izatez, trafikoa larrialdi- eta logistika-ibilgailuetara mugatuko litzateke, bide-segurtasunaren eta ingurunearen humanizazioaren alde.
Maila asistentzialean, kanpo-kontsultetarako eraikin berrian 200 gela baino gehiago egongo dira kontsultak eta probak egiteko, eta 5 gela balio anitzeko prozeduretarako, urologiatik eta dermatologiatik hurbil. Era berean, erradiologia-eremuak 2 mamografia-gela, 2 teleaginte-gela, 2 TAC-gela eta 6 ekografia-gela izango ditu. Alde horretatik, eraikin hori diseinatzean aintzat hartu den malgutasuna nabarmendu behar da, behar berrietara egokitzeko aukera ematen baitu, bai diseinu- eta eraikuntza-prozesuan, bai gainerako balio-bizitzan.
Era berean, azpiegitura berri horri esker, gaur egungo ospitaleko eraikin nagusian espazioak liberatu ahal izango dira, eta, hala, etorkizunean, endoskopia-eremua zabaldu eta egokitu ahal izango da, bronkoskopiarako eta arnas-errehabilitaziorako pneumologiako ospitale-eremua handitu ahal izango da edo larrialdi-zerbitzua handitu ahal izango da. Era berean, kardiologia-zerbitzua bateratzea, eguneko ospitale medikoa handitzea, beste ospitalizazio-unitate bat gaitzea eta logistikako beste arlo batzuk hobetzea hartzen da aintzat.
Eraikin hori ospitale-barrutiaren iparraldean eraikiko bada, abian den Hiri Antolamenduko Plan Berezia tramitatu behar da. Eraikinak diseinu uniforme eta arrazionalista du, ingurunearekin lehiatzen ez dena eta kanpoko espazioarekiko lotura indartu nahi duena. Fatxadek, erretikula lauki gisara, irudi iragazkorra, uniformea eta harmoniatsua eskaintzen dute.
Kanpo-kontsultetarako eraikinak ekialdetik mendebaldera 185 m luze eta 34 m zabal den zerrenda hartzen du. Hegoaldeko fatxada ospitale-barrutiaren gainerakora orientatuta dago, eta oinezkoentzako sarbide bereiziak antolatzeko aukera ematen du. Eraikin nagusiaren fatxadaren bertikalean zehar garatuko den komunikazio bertikaleko gune berri batek pasabide baten bidez izango du konexioa bolumen berriarekin.
Hau da plan funtzionalaren koadroa, solairuen arabera:
|
5. SOTOA |
1. SOLAIRUA |
|
|
APARKALEKUA |
ERRADIOLOGIA ANBULATORIOA |
|
|
EREMU TEKNIKOAK |
TRAUMATOLOGIA |
|
|
4. SOTOA |
OTORRINOLARINGOLOGIA |
|
|
APARKALEKUA |
ENDOKRINOLOGIA |
|
|
EREMU TEKNIKOAK |
BARNE-MEDIKUNTZA |
|
|
3. SOTOA |
EKITALDI-ARETOA |
|
|
APARKALEKUA |
BILERA-GELAK |
|
|
EREMU TEKNIKOAK |
GELA BIRTUALAK |
|
|
2. SOTOA |
LAGUNTZA OROKORRAK |
|
|
APARKALEKUA |
EREMU TEKNIKOAK |
|
|
EREMU TEKNIKOAK |
2. SOLAIRUA |
|
|
1. SOTOA |
UROLOGIA |
|
|
APARKALEKUA |
BALIO ANITZEKO PROZEDUREN GELAK |
|
|
EREMU TEKNIKOAK |
DERMATOLOGIA |
|
|
0. SOLAIRUA |
GINEKOLOGIA |
|
|
HARRERA-LEKU OROKORRA |
ANESTESIA |
|
|
ERAUZKETAK |
KIRURGIA |
|
|
PNEUMOLOGIA |
ALERGOLOGIA |
|
|
KARDIOLOGIA |
LAGUNTZA OROKORRAK |
|
|
GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK |
EREMU TEKNIKOAK |
|
|
NEUROLOGIA |
3. SOLAIRUA |
|
|
ERREUMATOLOGIA |
OFTALMOLOGIA |
|
|
ETXEKO OSPITALIZAZIOA |
OINARRIZKO PREBENTZIO-UNITATEA |
|
|
FARMAZIA ANBULATORIOA |
ERRESERBA-EREMUA |
|
|
MEDIKUNTZAKO IRAKASKUNTZA-UNITATEA |
ZUZENDARITZA- ETA ADMINISTRAZIO-EREMUA |
|
|
SINDIKATUAK |
LAGUNTZA OROKORRAK |
|
|
LANGILEEN ALDAGELAK |
EREMU TEKNIKOAK |
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)