Gaur goizeko 09:00etan jaso dute abisua Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek, Orexako udal-barrutian (Gipuzkoa) zirkulatzen ari zen ibilgailu bat errepidetik atera eta errekara erori dela esanez.
Lekura suhiltzaileak eta Ertzaintzaren eta Osakidetzaren baliabideak agertu dira. Suhiltzaileek atera dute auto barruan zihoan pertsona bakarra, gidaria, eta osasun-langileak gizona suspertzen ahalegindu dira, baina heriotza baieztatu beste ezer egiterik ez dute izan.
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu istripuaren inguruabarrak argitzeko.