Nerea Melgosa´k zoriondu egin du ONCE Euskadi "pertsona guztiei eskubideak baldintza berdinetan gauzatzeko aukera ematen dien gizarte inklusiboari egindako ekarpenagatik"

Argitalpen-data: 


      JBLW6750.JPG
  • Sailburuak Donostiako Kursaalen, ONCE Euskadiren Eguneko galan esku hartu du

DSS 2024 06 08

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak zoriondu egin ditu ONCE Euskadi osatzen dutenak, “pertsona guztiei euren eskubideak baldintza berdinetan gauzatzeko aukera ematen dien gizarte inklusiboari egindako ekarpenagatik”. Sailburuak Donostiako Kursaalen egin den ONCE Euskadiren Eguneko galan esku hartu du.

“Gaur euskal herritarren zati handi baten parte-hartze altruista, antolatu eta solidarioak betetzen duen ezinbesteko rol soziala sustatu eta balioetsi nahi dugu. Horren guztiaren ondorioz, lankidetza-harreman oso estua eta luzea dago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta ONCE Euskadiren artean”, azpimarratu du sailburuak.

Melgosaren arabera, “hirugarren sektoreko erakundeen ekarpena ordainezina da, eta ONCE sektore horren adierazle bikaina da. Harro-harro goraipatzen dugu gizartearen arloan egin dugun ibilbidea, eta Euskadin hainbat hamarkadatan milaka pertsonaren inplikazioari esker egin dugun lan luze hori balioetsi nahi dugu. Erakundeak ordezkatzen ditugunok ondare hori jaso dugu eta gure ekarpena egin dugu, baina meriturik handiena gure herritarrena da. Gizarte konprometitua da gurea”.

“ONCE pertsona guztien eta pertsona guztientzako gizartea aukera-berdintasunean, diskriminaziorik gabe eta ordezkatzen dituen pertsonentzat eskubide osoekin lortzeko mugak gainditu dituen eta etengabeko konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da. Berdintasunaren defentsa horri dagokionez, zoriondu egiten zaituztet ospatzen ari zareten aste honetarako aukeratu duzuen leloagatik: “Berdinak. Gaurko. Biharko”, nabarmendu du Nerea Melgosak.

Jorge Iniguezek ONCE Gizarte Taldeak egiten duen lana nabarmendu du: "73000 langilerekin diskriminaziorik ezaren eta teknologien irisgarritasunaren aldeko apustu sendoa egiten du Taldeak, hala nola QRrekin boto eskuragarria lortzearen alde". Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak adierazi duenez, "ONCE Gizarte Taldea gainditzearen eta pertsona guztien eta pertsona guztien gizartea lortzeko etengabeko konpromisoaren adibide argia da, aukera-berdintasuneko, diskriminaziorik gabeko eta ordezkatzen dituen pertsonentzako eskubide osoko baldintzetan".

Bestalde, Gipuzkoako Zaintza eta Gizarte Zerbitzuetako foru diputatu Maite Peñak, "eskutik helduta jarraituko dugula aurrera, desberdintasunetik abiatuta, gero eta berdintasunezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko; gizarte inklusibo batek esan nahi baitu desberdintasunaren balioa, aniztasunarekiko errespetua eta pertsona batzuek dituzten behar espezifikoen aitorpena aitortzea" adierazi du. Mariaje Idoeta zinegotziak, berriz, "europear hauteskundeen gogoeta-jardunaldi honetan" jarri du arreta, "egun egokia baita pertsona guztientzat modu autonomoan eskuragarri egongo den boto-eskubidea bermatzeko".

Gurutze Beitia aktorearen umorea etengabea izan da berak gidatu duen galan, eta ONCE Gizarte Taldeak omenaldia egin die, urtero bezala, taldean lan egin duten eta aurreko ekitaldian erretiroa edo ezintasuna jaso duten langileei, eta ekitaldiaren unerik hunkigarrieneko protagonista bihurtu dira, aipatutako agintarien eskutik oroimenezko garaikurrak jasoz.

Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan egin den lagunarteko bazkariak amaiera eman dion jai-egun eta aldarrikapen egunari, eta amaiera eman die "Berdinak. Gaurko. Biharko lelopean, Euskadiko ONCE Gizarte Taldearen Aste izanik burutu diren ekitaldiei, hala nola XXII Kriskitin Lasterketa, non hiriko hainbat ikastetxetako ehunka ikaslek hartu hartu duten parte, Euskadiko itsuek Kontxako badian Donostia Hiria katamaranean egin ahal izan zituzten txangoak, edo Pasaiako Itsas Kultur Faktoria Albaolara bisita gidatua.   Euskadiko ONCE Gizarte Taldearen Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Eroski Fundazioaren laguntza jaso du.

 Gala Gurutze Beitiak aurkeztu du, eta José Antonio Pérez Ariasek, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak eman dio hasiera topaketari. “Berdinak. Gaurko. Biharko” bideoa proiektatu den topaketan María Jesús Idoeta Donostiako zinegotzia eta Jorge Iñiguez ONCE Gizarte Taldearen Kontseilu Nagusiko idazkari nagusia ere izan dira.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)