Asteari hasiera emateko, Navarra Cybersecurity Center bisitatu dugu, sortu berria, NASERTIC | Navarra de Servicios y Tecnologías zentroarekin batera, eta horrek zibersegurtasunaren inguruko harremanak estutzen eta esperientziak partekatzen lagundu digu. Gurekin izan ditugu Juan Ramon Aramendia, Navarra Cybersecurity Center-eko koordinatzailea, Roumen B., Nafarroako Gobernuko Zibersegurtasun Ataleko arduraduna, Ernesto Ruiz de Galarreta, Informazioaren Teknologien zuzendaria hashtag#NASERTIC, eta Miguel Ruiz Marfany, Nafarroako Poliziaren Delitu Informatikoen Taldeko arduraduna.
Lan-bilera funtsezko lau arlotan oinarritu da: gorabeherei erantzuteko zerbitzuan, eskualdeko ziberespazioaren monitorizazioan eta behaketan, zibersegurtasuneko talentua erakartzean eta kudeatzean, eta, azkenik, herritarrei eta enpresei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina berriei buruzko ikuspegiak partekatu ditugu.
Zuen laguntzari esker, elkarrekin gure ingurune digitala indartzen dugu eta etorkizun digital seguruago baterantz goaz.