N-1 errepidea berriro ireki dute Itsasondon, Gasteizerako noranzkoan

Argitalpen-data: 

Hiru kamioiren arteko zirkulazio-istripu batek eragin du mozketa, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute eta ibilgailuen zirkulazioa Legorretatik desbideratu. Istripuak auto-ilarak eragin ditu bi bideetan arratsalde osoan.

accidente

Gaur gaueko bederatzi eta erdietan, istripua izan duten ibilgailuak kentzeko eta galtzada garbitzeko lanak amaitu ondoren, Gasteizerako zirkulazioa berrezarri da N-1 errepidean, Itsasondo parean.

Istripua arratsaldeko ordu bata eta hamarrean gertatu da eta bi kamioilari zauritu dira hiru kamioik talka egin ostean. Ondorioz, Arabako hiribururako bidea itxi behar izan dute. Lanek iraun duten bitartean, zirkulazioa GI-2131 errepidetik desbideratu da Legorretarantz. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira Alegian.