Muskiz Lagunkoiak urte hauetan guztietan udalerriaren beharrak identifikatzeko egin duen lanak, Muskiz adinekoekin lagunkoiagoa izan dadin, aurkeztu berri den plana osatzen lagundu du. Adinekoen profil berrietara bideratutako ekintza espezifikoak biltzen dituen plana, egunez egun eboluzionatzen ari dena.
Muskizko 55 urtetik gorako Pertsonentzako Zahartze Aktiboa Sustatzeko I. Udal Plan Estrategikoak (2024-2034) Muskizko Udalak adinekoen eremuan garatuko dituen ekintzen erreferentziazko dokumentua izan nahi du, udalerriko zahartze aktiboari irtenbideak proposatuz. Adinekoen profil berrietara begira dagoen estrategia da, eta BBK Sasoiko zentro berria dinamizatzeko aukera ematen du.
Muskizko Plan Estrategikoaren ekintza nabarmenen artean daude teknologia berrien erabilera, parte-hartzea, komunikazioa, jarduera esanguratsua, pertsonekiko harremana, komunitatearekiko harremana, beste espazio batzuekiko harremana, eta abar. Adinkeriari ere aurre egitea ere lantzen da, pertsona guztiei eragiten dien gaitza baita, adina edozein dela ere, eta diskriminazioa eragiten baitu.
Gizarte-zentroak egokitu eta eraldatu egin behar dira, 55 urtetik gorako pertsona guztientzako gune erakargarriagoak izan daitezen. Honek ere estrategiaren espazio garrantzitsu bat hartzen du.