Pasa den astean aurkeztu zen Mugitu zaitez! Andoaingo jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua.
Ekimen hau inaktiboak diren Andoaingo herritar guztiei zuzenduta dago, eta Osasun Publikoko teknikari den Arantza Urangak aipatu bezala ikuspegi komunitario batetik ulertu behar da, lankidetzan eta sarean egindako ahaleginaren emaitza baita.
Andoni Alvarez, Andoaingo Alkateak adierazi du doakoa den zerbitzu hau herritar guztientzat zabalik dagoela, bereziki aktibo izateko laguntza behar dutenentzat. Zerbitzura joko duten herritarrak, Jon Leonetek artatuko ditu eta ohiturak alda ditzaten eta ohitura aktiboago eta osasungarriagoak har ditzaten laguntza eta aholkularitza eskaini eta jarraipena ere egingo die.
Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:
- Asteartetan, Allurralde kiroldegian, 19:00etatik 20:00etara. Txanda 943 300 147 telefonora deituta har daiteke.
- Ostiraletan, osasun zentroan, 9:00etatik 12:00etara. Txanda 943 006 670 telefonora deituta har daiteke.
- Ostiraletan, Arrate frontoian, 12:00etatik 13:00etara. Txanda 943 300 147 telefonora deituta har daiteke.
Etorkizunean, proiektura udalerriko beste eragile batzuk gehitzen joateko ahaleginak egingo dira, ekimenak ikuspegi komunitarioa izatea baitauka xede.
Zorionak Andoaingo udalari eta animo Jon erronka berriarekin!