Istripua goizeko hamaikak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, A-8an, Barakaldo parean. Kantabriarako noranzkoan zihoan motor batek istripua izan du. Osasun-langileak berehala bertaratu dira, eta, azkenean, medikuek baieztatu dute moto-gidaria hil egin dela.
Ezbeharraren ondorioz, Ertzaintza trafikoa antolatzen ari da, eta auto-ilarak sortu dira zirkulazioaren bi noranzkoetan. Gainera, dagokion ikerketa hasi du ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko.