Mikel Jauregi: "positibotzat jotzen dugu Talgori buruzko aurkeztutako interes-gutun ofiziala, eta Eusko Jaurlaritza prest dago operazioan laguntzeko"

Argitalpen-data: 

Mikel Jauregi Industria sailburuak Talgori buruzko operazioa baloratu du:

"Talgo osorik edo zati batean erosteko industria-ibilbide egiaztatua duen euskal enpresaburu batek interes-gutun ofizial bat aurkeztea positibotzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzatik.

Prozesua oraindik atariko fasean badago ere, Jaurlaritza prest dago operazioaren alde egiteko. Guretzat ezinbestekoa izango litzateke industria-proiektu sendoa eta etorkizunekoa izatea, Euskadin Talgo enpresa eta industria-enplegua errotzen lagunduko duena.

Baldintza horiek betetzen badira, prest egongo ginateke Eusko Jaurlaritzatik operazioan laguntzeko. Une honetan lehentasuna da patxadaz eta diskrezioz lan egitea".

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)