María Jesús San Josék ETAko presoei eskatu die laguntzeko argitu gabeko krimenak argitzen, baita Lidón epailearena ere

Argitalpen-data: 


      HOMENAJE_LIDON_2411072.jpg
  • Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Zigor Zuzenbidearen XIX. Jardunaldiak inauguratu ditu. Jardunaldiak José María Lidón epaile eta legelariaren omenezkoak dira, ETAk duela 24 urte eraila

 

Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María José San Josék ETAko presoei “argitu gabeko krimenak onartzeko” eskatu die gaur, José María Lidónena barne, mina zintzotasunez aitortzeko prest daudela frogatzeko azken egintza gisa, eta horrela laguntzeko biktimek dolua amaitzen. Horrez gain, memoria sustatzearen garrantzia azpimarratu du, baita terrorismoaren biktimen duintasuna aldarrikatzearen garrantzia ere.

Horrela adierazi du gaur goizean Zigor Zuzenbidearen XIX. Jardunaldietan, José María Lidón, ETAk duela 24 urte eraila, epaile eta legelariaren omenezkoak. Hitzaldian sailburuak esan du ETAko presoek “terrorismoaren bidegabekeria onartzea” ezinbestekoa dela. 2011n indarkeria alde batera utzi ostean eta ondoren desegin eta gero, terroristei adierazi die ez dutela biktimekin zorra kitatuko “José María Lidónen eta beste ehundaka pertsonaren erailketaren bidegabekeria eta, batez ere, ardura material, intelectual eta politikoa ezkutatzen duten bitartean”.

“Gaur, ostera ere, eskatu nahi dut krimen horren egileek onar dezatela, eta baita argitu gabeko krimen guztiak ere. Azken egintza  damina zintzotasunez aitortzeko prest daudela frogatzeko da, eta biktimek euren dolua  amaitu ahal izateko. Familia horiek, nahiz eta ez dituzten maite zituzten pertsonak berreskuratuko, jakin dezaten Justiziak eta Lidón epailearen lankideek Zuzenbide Estatuaren arauak aplikatuko dituztela, ETAk arrakastarik gabe deuseztatu nahi zituenak, hain zuzen ere. Familia horiek, behintzat, egia ezagutu dezaten”, nabarmendu du.

Ildo horretatik, sailburuak urtero antolatzen diren Jardunaldi hauen garrantzia azpimarratu du; izan ere, biktimen “duintasuna” biktimagileen “koldarkeria” aurrez aurre jartzen ditu. Horregatik, San Josék, Lidónen ikasle izanak, ikaste eta hausnartze espazio bat “baino zerbait gehiago” direla ere adierazi du. “Memoria kritikoaren oihua dira, eta beldurra guztiz deslegitimatzen dute”. Gainera, epailearen irudia gogoratzeaz gain, epaileen eremuan ondarearen duintasuna oso kontuan dutela.

Legea eta ordena ordezkatzen zituen

Gainera, Lidón epailearen erailketa Zuzenbide Estatuaren kontrako atentatu zuzena izan zela gogorarazi du; izan ere, “ETAk deuseztu nahi zuen eta lortu ez zuen legea eta ordena ordezkatzen zituen”. Terrorismoak ez du min egitea bakarrik bilatzen, baita indarkeria erabiltzea ere, epailearen lanideak isiltzeko eta gogogabetzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, euskal epaileek, fiskaltzak eta prokuradoreek pertsonen eskubideak babesteko eta bermatzeko lanean jarraitu zuten, “hain justu ere, José María Lidón duela 24 urte erail zutenek eragotzi nahi zutena”. Paradoxa bat bizi dugu, hala ere: terroristek suntsitu nahi zuten epaile-sistema da euren hiltzaileak babesten dituena, eta hiltzaile horiek “biktimei eskaini ez zieten aukera daukate”. Horrek frogatzen du Lidón epailearen ondarea, gaineratu du, izan ere, bere funtzioak zorrotz bete zituen eta justizia defendatzearen garrantzia ere gogorarazten digu, baita suntsitu nahi izan zutenen aurrean ere.

Bestalde, ETAren jazarpena eta indarkeria bizi izan zuen hezkuntza-komunitatea ere gogoan izan du, batez ere irakasleak “euren funtzioak askatasunez betetzen zituztelako jazartuak eta erailak”, gazteak hezteko ahalegina egiten zutenak, Lidón epaileak Deustuko Unibertsitatean egin zuen bezala. Lidón belaunaldi berriak trebatzen aritu zen; beste batzuk, aldiz, unibertsitateko pasabide beretan “gorrotoa zabaltzen saiatzen ziren”.

Horrekin lotuta, Unibertsitatearen garrantzia azpimarratu du, ezinbesteko papera duelako, ez bakarrik gogoratzeko orduan, baita “gorroto berriak” saihesteko ere. Zoritxarrez, gorroto berri horiek zabaltzen ari dira gure gizartean, baina guztiz errotzea saihesteko ere tresna egokia dira unibertsitateak. Azkenik, “justizia, egia eta bizikidetza osorako memoria” sustatzeko ere ezinbestekoa da.

 

Bilbo, 2024ko azaroaren 7a

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)