Lanbidek Gipuzkoako Campuseko enplegu-foroan parte hartuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan parte hartuko du apirilaren 25ean. Foro horrek 5. edizioa izango du aurten. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta ikasle tituludunen enplegagarritasuna sustatzea da, bai eta profil zehatzak dituzten gazte eta enpresa horien kontaktua erraztea ere.

Lanbidek, bestalde, stand bat izango du, eta bertan, alde batetik, lan-orientatzaileak egongo dira, eta bestetik, EURES sareko teknikariak, Europar Batasuneko langileen enplegurako eta zirkulazio askerako lankidetza-sarea.

Gainera, programan bi mahai-inguru aurreikusi dira. Erizainen Elkargoko bat eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko beste bat.

Ordua eta lekua

  • 2024ko apirilak 25, 11:00etatik 16:00ak arte
  • Gipuzkoako kanpusa
    Barriola eraikina(Aularioa) 3. solairua
    Donostia - San Sebastián