- Bilera Rogelio Pozo, Amaia Barredo, Raúl Pérez Iratxeta, Leandro Azkue eta euskal arrantza eta nautika sektoreko beste arduradun batzuekin
Derio, Bizkaia 2024 11 29
Komora Uharteetako Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen Ministerioaren ordezkaritza batek Azti Fundazioak Derion duen egoitza bisitatu du gaur goizean, eta euskal zentro zientifiko eta teknologikoak itsas ingurunea modu orekatuan, iraunkorrean eta errespetuz eraldatzeko eta aprobetxatzeko sustatzen dituen ikerketa-lan eta -proiektuei buruzko interesa agertu du.
Rogelio Pozo Aztiko zuzendariarekin batera, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Raúl Pérez Iratxeta sailburuordeak, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta euskal arrantza-sektoreko beste arduradun batzuek hartu dute parte bileran.
Komora Uharteen Batasunak 1.862 km² hartzen ditu Indiako Ozeanoan dagoen artxipelagoan, Mozambikeko kanalaren iparraldeko muturrean, Madagaskar eta kontinente afrikarraren artean. 1,03 milioi biztanle ditu eta hiriburua Moroni da, 62.872 biztanlerekin. Bere hizkuntza ofizialak arabiera, frantsesa eta komoranoa dira.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)