'Karpeta Urdinak' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

Argitalpen-data: 

‘Karpeta Urdinak’ dokumentala proiektatuko da eta ondoren, solasaldia izango da Ander Iriarte dokumentalaren zuzendariarekin, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak gidatuta. Datorren  urtarrilaren 16an izango da, 18:30ean Gogoraren egoitzan (María Diaz de Haro 3, Bilbo).

Tortura kasu bat oinarri hartuta, ‘Karpeta Urdinak’ ikus-entzunezko lanak 1960-2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan egindako proiektuaren nondik norakoak erakusten ditu. Dokumental honek Gogora Institutuaren dirulaguntza jaso zuen 2022an.

Etorriko zarela baieztatzeko: 94 403 28 43 | gogora.memoriahistorikoa@euskadi.eus

Gonbidapena eskuratzeko  (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)