- Horrez gain, eskatu ahal izango dute EAEn izandako ekintza terroristen biktimekin diharduten elkarteek
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak 900.000 euro bideratuko ditu datorren urtean irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, beti ere bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko proiektuak egiten badituzte.
María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen Sailburuaren proposamena izan da, eta Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu laguntza-deialdiak, gure gizartean bizikidetza-kultura, giza eskubideen errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzen duten proiektuetarako.
Legalki eratutako irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuek eskatu ahal izango dute, eta helburu izan beharko dute bizikidetza eta giza Eskubideak, baita euren programa eta ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea ere. Era berean, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan zein kanpoan duten biktimen elkarteek ere jaso ahal izango dituzte, baldin eta hemen gertatutako ekintza terroristen biktimak badituzte elkartekideen artean.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)