- Jardunaldiak eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatzen dituzte
Bederatzigarren urtez jarraian, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakunde barruan genero ikuspegia lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte abenduaren 12an Bilboko Hika Ateneoan, 9:15etik aurrera. Informazioa eta izena emateko aukera dago www.elankidetza.euskadi.eus edo www.ongdeuskadi.org orrialdeetan, baita genero@ongdeuskadi.org helbidera idatziz.
"Entzuten al da emakumeen ahotsa?" izenburupean, erakundeek emakumeen parte-hartzean sakontzen jarraituko dute, garapenerako lankidetza bidezkoagoa, berdinzaleagoa, osoagoa eta ikuspegi intersekzional zabalagoa izateko. Iazko jardunaldietan beste pauso bat emateko oinarritik abitu ziren: emakumeak espazioetara bertaratu eta parte hartzen dutenean, entzuten, aditzen eta kontuan hartzen dituzten eztabaidatuko dute.
Inaugurazio-hitzaldia Nava San Miguel generoan eta garapenean nazioarteko adituak emango du, eta hausnartuko du genero-ikuspegiarekin lankidetza feministagoa izatea lortu ote den. Ondoren, Mujeres en la diversidad elkarteko Francy Fonsecak, lankidetza feministan aditua den Clara Murguialdayk eta Pikara Magazineko koordinazio-taldeko María Ángeles Fernándezek emakumeen ahotsa entzuten den eztabaidatuko dute.
Jardunaldiek bizipen-tailer batekin jarraituko dute, Sara Alvarez terapeuta sozial eta bideratzailearen laguntzarekin. Eguna bukatuko da Hiruki Larrosa kooperatibako eta Farapi Koop elkarteko kideen solasaldi batekin.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)