IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala eta kategoria hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datuen Analisietako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala
- Kidego Teknikoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
- Kidego Teknikoko Laborategiko Eskala
- Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
- Ibaiondo heziketa zentroko hezitzaileak
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko azaroaren 25etik abenduaren 9era.
2024ko abenduaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.