INFORMAZIO-OHARRA, egonkortze-prozesuak ez gainditzeagatik lanpostuak utziko dituztenen konpentsazio ekonomikoaren ordainketaren izapidetzeari buruz.

Argitalpen-data: 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak 2.6 artikuluan aurreikusten du konpentsazio ekonomiko bat, zerbitzu-urte bakoitzeko 20 lansari finkoren baliokidea, bitarteko funtzionarioentzat edo aldi baterako lan-kontratudun langileentzat, baldin eta, hala jardunean egonik, Administrazioarekiko harremana amaitzen bada egonkortzeko hautaketa-prozesua ez gainditzeagatik. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan, finkatze-prozesuak amaitzen ari dira, baina gogoratu behar da, plazen hasierako esleipenaren ondoren, lanpostuen esleipen gehigarri bat egingo dela, finkatze-prozesu berezien eta salbuespenezko prozesuen oinarri orokorretan ezartzen den bezala. Hau da, hasieran finkatze-prozesua gainditu ez bada ere, etorkizunean gaindi daiteke. Eta, bestetik, hautagaiek kidego edo eskala desberdinetarako hainbat prozesutan parte har dezakete, emaitza desberdinekin. 

Beraz, jakinarazten da egonkortze-prozesu guztiak guztiz amaitzean, Administrazio honek ofizioz kalkulatuko eta ordainduko duela egonkortze-prozesua ez gainditzeagatik kargua utzi duten funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen konpentsazio ekonomikoa.