Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Bilbaodendak merkataritzari ematen dizkion sarien edizio berrian egon da, eta berarekin batera parte hartu dute Bilboko Udaleko, Bizkaiko Aldundiko eta merkataritza-sektoreko ordezkariek. Sailburuaren hitzartzean, Bilbaodendak ekimenaren garrantzia nabarmendu du: sari hauek duten aintzatespena ez ezik, tokiko merkatariei egunero eskaintzen die aholkularitza- eta laguntza-lana, eta hori ezinbestekoa da hiriko ekonomian funtsezkoa den sektorea bultzatzeko.
Merkataritza-elkarte eta -plataformen zeregina ere azpimarratu du sailburuak; izan ere, sektoreko profesionalekiko gertutasunagatik, administrazio publikoen ezinbesteko laguntzaile dira. Erakundeen eta merkatarien arteko lankidetza funtsezkoa da administrazioetatik sustatutako laguntza-programak eta proiektuak merkatariengana modu eraginkorrean irits daitezen.
«Merkataritza eraldatzeko elkarrekin eta koordinatuta lan egin behar dugu. Administrazioek politika publikoak egiten ditugu,baina elkarteak eta plataformak beharrezkoak dira politika horiek merkatariengana modu eraginkorrean irits daitezen.Ezinbesteko eraldaketa horretan denok izan behar dugu eragile aktibo», adierazi du.
Hitzartzean zehar, Sailburuak berretsi du euskal merkataritza-sektoreari erabateko babesa ematen diola, eta adierazi duenez, SPRIren bidez industriari, Haziren bidez elikatze-kateari eta Basquetourren bidez turismoari laguntzen zaion bezala, merkataritzak ere erakunde publiko indartsu bat behar duela, tokiko merkataritza babesteko beharrezkoak diren indarrakbiltzeko.
«Gure konbikzioa eta helburua da eraldaketa hori gidatzea, tokiko merkataritza bultzatzeko. Hori lortzeko, eragile guztienarteko lankidetza eta udal eta udalerriekin koordinazio eraginkorra behar dira, funtsezkoak baitira hiri-ekonomiaren garapenean», gaineratu du.
Publikoaren Sariak, kontsumitzaileek zuzenean aukeratutakoak, agerian utzi du herritarrek zer-nolako garrantzia duten tokiko merkataritzaren bizitasunean. «Zuen bezeroek elikatzen dute merkataritza, eta haiengandik elikatzen da merkataritza», adierazi du, eta nabarmendu du garrantzitsua dela kontsumitzaileak kontziente izatea beren erosteko erabakiek zer-nolako eragina duten gizartean eta tokiko ekonomian.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)