Abenduaren 30ean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2025-2 deialdiko behin-behineko emaitzak ikusgai jarri dira AZTERNETen.
Emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra.