Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa, Kilometroak 2024ko ordezkaritza batekin bildu da

Argitalpen-data: 


      IMG_5753.jpg

Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak, harrera egin die gaur goizean Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak 2024 festaren antolatzaileei, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Saiburuak, Alaiz Perez de Arenaza Kilometroak Elkarteko lehendakaria, Igor Aranbarri Azpeitiko Ikastolako lehendakaria eta Miren Lazkano, Ikastola bereko zuzendaria hartu ditu. Arantza Munduate Kilometroetako protokolo-arduraduna eta Lucia Torrealday Hezkuntza sailburuordea ere bertan izan dira.

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuta ospatuko da Kilometroak 2024 jaia datorren igandean, urriak 6, Azpeitian, hiru ardatzetan oinarritutako urtebeteko lanaren ondoren: euskara, kulturartekotasuna/aniztasuna eta herrigintza. "Izpiz izpi" goiburupean, herri honetan antolatutako lau eremuetan zehar egingo da jaia, adin guztientzako jarduera eta ikuskizunekin.

Gaurko bileran, Kilometroak antolatzeko ardura duen taldeak jaiaren eta antolaketaren xehetasun guztiak azaldu dizkio sailburuari, baita urtean zehar antolatu dituzten gainerako ekimen eta ekitaldiak ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)