Hamazazpi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean A-15 errepidean, Elduainen, izandako zirkulazio-istripu batean

Argitalpen-data: 

Ezbeharra arratsaldean gertatu da, Elduaingo A-15 autobian, hemezortzi ibilgailuk elkar jo dutenean. Istripuak zirkulazioaren bi noranzkoak kaltetu ditu, eta zirkulazioa beste bide batzuetatik desbideratu behar izan dute. Guztira hamazazpi pertsona zauritu dira eta Tolosako eta Donostiako ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

accidente

Istripua arratsaldeko laurak eta bostean gertatu da, A-15 autobidean, Elduain parean (Gipuzkoa). Andoainerako noranzkoan zihoazen hemezortzi ibilgailuk talka egin dute, ikertzen ari diren arrazoiengatik.

Hainbat ibilgailuk talka egin ondoren, galtzadan gurutzatuta geratu dira, eta zirkulazioaren bi noranzkoak itxi behar izan dituzte.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuko baliabideak istripuaren berri izan bezain laster, bertara joan dira, besteak beste, Ertzaintzako hainbat patruila, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak. Biktimei arreta emateko eta ibilgailuak kentzeko lanetan, zirkulazioa GI-2130 eta A-1 errepideetatik desbideratu da.

Artatu ondoren, guztira hamazazpi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, eta Tolosako Asunción klinikara eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Bi noranzkoetako zirkulazioa gaur arratsaldeko zazpi eta erdietan berrezarri da, ibilgailuak kentzeko eta galtzada garbitzeko lanak amaitu ondoren.