Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran onartu ditu, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren proposamenez, Euskadiko Orkestra sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten izendapen berriak eta kargu uzteak.
Gobernu Kontseiluak, 2024ko azaroaren 26ko bileran, kapital sozial guztia ordezkatuta zegoela eta bazkide bakar gisa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskubideak baliatuz, “Sociedad Pública Orquesta de Euskadi, SA” sozietatearen Ezohiko Batzar Orokor Unibertsala eratu eta honakoak erabaki ditu:
- Administrazio Kontseiluko kontseilaria kargutik kentzea.
Kargutik kendu da:
- Hernando Lacalle Edeso jauna.
- Administrazio Kontseiluko kontseilaria izendatzea.
“Sociedad Orquesta de Euskadi, SA” sozietatearen Administrazio Kontseiluko kontseilari izendatu da, bost urterako:
- Iñigo Barandica Santos jauna.
- Berrespena.
“Euskadiko Orkestra SA” Sozietatearen Administrazio Kontseiluko kontseilari gisa berrestea, bost urtez:
- José Antonio Etxenike Etxeberria jauna.
- Jon Bagües Erriondo jauna.
- Enrique Ruiz de Gordia Alda jauna.
- Miren Josune Ariztondo Akarregi andrea.
“Sociedad Pública Orquesta de Euskadi, SA” sozietatea Eusko Jaurlaritzak sortu zuen otsailaren 15eko 62/1982 Dekretuaren bidez (Orquesta de Euskadi, SA sozietatearen Estatutu Sozialak). Sozietatearen xedea artea eta musika-jarduera liriko korala eta balleta sustatu eta zabaltzea da, orokorrean, eta horien alderdi, espezialitate, estilo eta teknika guztietan, edozein baliabideren bitartez: talde, orkestra, banda, bakarlari edo musika-jardueretan diharduen edo zuzenean edo zeharka musikarekin loturiko jardueretan diharduen edozein talde sortu, mantendu eta ustiatzea; kontzertuak, errezitaldiak, antzezpenak eta grabazioak egitea, irabazi asmoekin edo asmorik gabe, edozein komunikabidetan edo zuzenean publikoari aurkeztu eta zabaltzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)