Gaur, San Anton egunean, Getariako Txakolinaren 2023ko uzta berria aurkeztu da Balentziaga Museoan. Mikel Garaizabal enologoak aurkeztu du ekitaldia, eta bertan izan dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Itziar Eizagirre Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren presidentea.
Ekitaldi berean, Mahasti Andere saria eman diote aurten June Yamaguchi japoniarrari. June Yamaguchi Donostian bizi da, eta Getariako Txakolina eta euskal gastronomia zabaltzen dihardu.
Aurkezpen ofizialaren ondoren, Getariako frontoian dastaketa bat egin da, non Getariako Txakolina Jatorrizko Deituran inskribatutako 23 upeltegiko txakolinak probatu ahal izan diren.
Getariako Txakolinaren 2023ko uzta
2024an, jatorri-deiturak 35 urte bete ditu aintzatetsita, eta 2024ko uzta da gure berme-zigilu zenbakidunarekin ateratzen dena.
2022an, urte lehorra izan zen, eta egun garbiak izan ziren; 2023an, berriz, urte hezeagoa izan da, eta mahastizainek mahastiaren zain egon behar izan dute. 2023ko uztaren ekoizpena 2.700.000 litrokoa izan da (3.500.000 botila inguru).
Getariako Txakolina (2023) % 11ko maila ertaineko txakolina da, azidotasunean orekatua eta afrutatua, eta bere elaborazioaren emaitza den karboniko finari eusten dio. Upategiek beren elaborazio-zorroa handitzen dute ekoizpena dibertsifikatze aldera.
AEBk Getariako Txakolinaren esportazioen ia % 50aren helmuga izaten jarraitzen du.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)