Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako deialdia egin du Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025 programako proiektuak aurkezteko (Gobernu Bilera 2024-12-17)

Argitalpen-data: 


      Argazkia.jpg

Gobernu Kontseiluak gaur eman dio oniritzia garapenerako lankidetzarako erakundeei zuzendutako deialdiari, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak sustatutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025 programarako proiektuak aurkezteko.  Deialdira 100.000 euro bideratuko ditu.

Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin, eta Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapen-ekintzak kontuan hartuta, urtero egiten da gazteek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

Helburua da hiru lurralde historikoetako gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea, bai eta ekintza horien garapena in situ ezagutzeko aukera eskaintzea ere. Esperientzia hori zabaldu eta osatzeko, aurretik informazio- eta orientazio-jarduerak egiten dira.

Gizarte-erakundeei zuzendutako deialdi hau denboran bat dator udan proiektuan murgildu nahi duten gazteek izena emateko duten epearekin. Interesa duten 22 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek ia bi hilabeteko epea dute eskaera hori egiteko: abenduaren 19tik, ostegunetik, 2025eko otsailaren 17ra. Eskabide horiek guztiak eta programari buruzko informazioa hemen eskura daiteke: www.gazteaukera.euskadi.eus/euskadiko-gazteak-lankidetzan/hasiera. Guztira 100 gaztek parte hartu ahal izango dute 2025eko edizioan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)