Getaria, 2024 10 04
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Koldobika Goitiak, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, Galiziako zazpi elkartetako emakume saregileen ordezkaritza bat hartu dute gaur. Elkarte horiek Getaria, Orio eta Donostia bisitatu dituzte, Euskadiko itsas sektoreko emakumeekin esperientziak trukatzeko.
"Gure Saretzen programan interesa dute, eta, horren bidez,"ad hoc" prestakuntza-denbora baten ondoren, bost armadorek sei hilabeterako bost emakume kontratatzea lortu degu, prestakuntza-kontratu baten bidez sareak konpontzeko praktika hobetzeko", zehaztu du Azkuek. Itsas Emakume Langileen Federazioa saregile, paketatzaile eta neskatilen federazioa 2014an eratu zen
Euskadiko eta Galiziako saregileen taldeak lagunarteko jardunaldia egin du gaur, ostirala, eta estatuko aldarrikapenetan babesa emateko eskatu die erkidegoetako administrazioei.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)