Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eskala juridikoa. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 000001/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioak eskatu du pertsona batek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren aurka jarritako 000001/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko (prozedura arrunta). Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako goi-mailako teknikarien kidegoko eskala juridikoko enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak onartzen dira.

EBAZPENA, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 000001/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena. (PDF, 85 KB) (leiho berri batean irekitzen da)