- Urdaibai 2024. Eusko Label Ligako txapelduna da dagoeneko matematikoki
- Donostiarrak eskuratu du Getariako XV. Ikurrina, estropada amaeira ezin estuago batean.
Getaria, 2024 08 25 (ATC info)
Urdaibai 2024. Eusko Label Ligako txapelduna da dagoeneko, Getarian bigarren amaitu ostean. Bideo-finish´ean erabaki da nor izan den gaurko trainerurik azkarrena. Parean heldu dira Donostiarra eta Urdaibai, eta azkenean Igor Makazagak prestatutako mutilak eskuratu dute bandera 20:59.38 denboran, ‘Bou Bizkaia'-rekiko 0.08 segundoko abantailarekin.
Zierbenak Donostiarrak baino 19 segundu gehiago behar izan ditu estropada amaitzeko eta hirugarrena izan da. Laugarren postuari dagokionez berriz, oriotarrek eskuratu dute, kronoa 21:22.24ko denboran geldituta.
Bermeo Urdaibaik ospakizun bikoitza du gaurkoan. 18. jardunaldiren ostean, gaur erabaki da 2024ko Caixabank patroi onena, eta Gorka Aranberrik eskuratu du maillota.
Eusko Label Ligako sailkapenari erreparatuta, azkenik, bi jardunaldiren faltan Bermeo Urdaibaik 203 puntu ditu. Zierbenarena da bigarren postua 177rekin, Donostiarrak 169 ditu eta Oriok 156.
Estropadaren sailkapena
1 DONOSTIARRA 20:59,38 100.00% 12
2 URDAIBAI 20:59,46 00:00.08 100.00% 11
3 ZIERBENA 21:18,44 00:19.06 101.51% 10
4 ORIO 21:22,24 00:22.86 101.81% 9
5 LEKITTARRA 21:30,56 00:31.18 102.47% 8
6 HONDARRIBIA 21:33,42 00:34.04 102.70% 7
7 ONDARROA 21:44,24 00:44.86 103.56% 6
8 GETARIA 21:50,12 00:50.74 104.02% 5
9 SAN PEDRO 22:14,98 01:15.60 106.00% 4
10 CABO 22: 22:15,58 01:16.20 106.05% 3
11 KAIKU 22:42,30 01:42.92 108.17% 2
12 BUEU 22:54,62 01:55.24 109.15% 1
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)