- Oso euri-zaparrada handiak eta ekaiztsuak espero dira eta txingorra ere egin dezake
Eusko Jaurlaritzak prezipitazio handien ondoriozko alerta laranja aktibatu du gaur, larunbata, abuztuaren 31, 17:00etatik 22:00etara. Iragarpenaren arabera, oso euri-zaparrada handiak eta ekaiztsuak bota ditzake, eta txingorra ere egin dezake (2-3 cm-koa). Prezipitazioen intentsitatea oso handia izan daiteke (ordubetean 30 l/m² baino gehiago) eta ekaitz-guneetan haize-boladak 60 eta 100 km/h artekoak izan daitezke.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur, larunbata, arratsaldean, Bizkaiko Golkoaren inguruan kokatutako goi-geruzetako depresio isolatu baten eraginpean egongo da Euskadi. Depresio horri gainazaleko ezegonkortasun-lerro bat gehituko zaio, Euskal Autonomia Erkidego osoari eragingo diona. Horrek oso giro ezegonkorra eta nahasia eragingo du, zaparrada gogor eta ekaiztsuekin.
Egoera horrekin, gaur arratsalde-gauean (17:00etatik 22:00etara) eurite handiak eta ekaiztsuak espero dira, Euskal Autonomia Erkidegoa hego/hego-mendebaldetik ipar/ipar-ekialdera zeharkatuko dutenak. Tokian-tokian,euri-zaparradak handiak izango dira, eta batzuetan oso handiak izan daitezke; hori dela eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak gomendatzen du:
Neurri prebentiboak
Larrialdi kasuan hartu beharreko neurriak
Komeni da pronostikoen eta abisuen eguneratzeen jarraipena egitea Euskalmeten web-orrian (http://www.euskalmet.eus) eta X sare sozialeko kontuetan (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak).
Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)