- Ozeanoen eta arrantzaren jasangarritasunerako funtsezkoak diren ikerketa-jarduerak hartzen ditu
Eusko Jaurlaritzak luzatu egin dio Azti Fundazioari Sukarrietan (Bizkaia), Txatxarramendi uhartean, Ikerketa Zentro Teknologikoa hartzen duen higiezinaren doako erabilera. Azti Fundazioak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzailea denak, 2029ko ekainaren 25era arte erabili ahal izatea eskatu zuen.
2014an erabaki zen higiezin horren erabilera lagatzea, dohainik, 10 urterako, Azti Fundazioari. Orain, 2029ko ekainaren 25eko epemuga ezartzeko arrazoia izan da erabilera-lagapenak gehienez ere 30 urterako eman daitezkeela, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen arabera.
Fundazioak bere eskaeran adierazten duen bezala, erabiltzen jarraitu nahi duen higiezinak ozeanoen eta arrantzaren jasangarritasunerako funtsezkoak diren ikerketa-jarduerak hartzen ditu. Bai instalazioak bai laborategiak behar bezala hornituta daude fundazioaren xede diren beharrei erantzuteko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)