Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-sistema bidezko baten alde egiten du, inor atzean ez uzteko ahaleginean. Kohesioa, oreka, lankidetza… funtsezkoak dira Euskadiko hezkuntzan. Horrek esan nahi du kalitatezko hezkuntza-sistema inklusiboa dela, ekitatiboa, eta lankidetza komunitarioan oinarritzen dela.
Irizpide horiekin onartu da gaur Gobernu Kontseiluan 97.178,40 €-ko zuzeneko dirulaguntza ematea, ikasturte honetan ikasle ijitoekin errefortzu-jarduerak egiten dituzten bitartekarien soldata-kostuaren igoerari aurre egiteko. Gao Lacho Drom, Kale Dor Kayiko eta Amuge irabazi-asmorik gabeko ijito-erakundeek garatuko dute ikasgelatik kanpoko ikaskuntza indartzeko lana.
Eskolatze inklusiboa eta ikasle kalteberei behar dituzten dirulaguntzak eta bestelakoak ematen dizkien hezkuntza-estrategia bidezkoa bilatzeko ekimena da hau. Arrakastarako bidea bermatzea da Euskal Hezkuntza Sistemaren helburu nagusia.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)