Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek basogintza-sektorea eta euskal basoen "kudeaketa jasangarria eta aktiboa" defendatzen duen Adierazpena sinatu dute

Argitalpen-data: 


      DSC00645.JPG

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Baskegurrek, Basoa Fundazioak, Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Integratuko Nekazaritza Zentroak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako baso-jabeen elkarteak biltzen dituen Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak basogintza-sektorearen aldeko adierazpena sinatu dute astelehen honetan, basogintzari balioa emateko eta Euskadin baso-kudeaketa jasangarria eta aktiboa sustatzeko.

Datorren hilaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela aprobetxatuz, gaur sinatu dute Adierazpen instituzional hau Zizurkilgo Fraisoro nekazaritza eskolan. Era horretan, baso-abandonuari aurre egiteko konpromisoa azaldu dute euskal erakundeek eta baso-zuraren sektoreak. Azaldu dutenez, euskal "baso-ondarea ingurumen, gizarte eta ekonomia aberastasun iturri da”; eta baita ere "klima-aldaketaren aurkako borrokarako tresna garrantzitsua".

Bestalde, Julian Unanue Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko presidenteak gogorarazi duenez, mende bat pasatxoan, Euskadi zuhaitz-azaleraren % 25 baino ez izatetik, Europako baso-ratio handiena duen eskualdeetako bat izatera pasa da: gaur egun, Euskal Autonomia Elkarteko azalera osoaren % 55 baino gehiago zuhaiztiak dira.

Eta azpimarratu du eraldaketa hori ez dela "bakarrik" etorri, baizik eta "lehen sektoreari lotutako milaka baso-jaberen" eskutik iritsi dela, eta horien jarduera "baserriaren euskarri garrantzitsua" izan dela. Euskadik Baso Kudeaketa Jasangarriaren alde egindako apustua azpimarratu du Unanuek eta esan du, EAE-ko baso azalerako % 27 PEFC jasangarritasun zigiluaren baitan zertifikatuta dagoela, Espainiako estatuan % 14 den bitartean.

Sinaduraren ondoren, pinu gorri (Pinus Sylvestris) bat landatu da Fraisoro Eskolako ikasleak hainbat baso-espezie sartzen ari diren lursail batean.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)