Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira.
Data horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak hauteskundeei buruzko atal berezi bat prestatu du. Bertan, egutegiei, hautesleei, mahaiak nola osatzen diren, hautagaien zerrendei (hauteskunde-batzordeak), zifra edo bitxikeriei, kontaktuei eta araudiari buruzko informazioa aurki daiteke.
Zehazki, bozketa-prozesua pertsona guztiei errazteko, Jaurlaritzak hautesleei zuzendutako bideo batzuk prestatu ditu. Nola bozkatu behar da? atalean daude .
Bideoak gaika banatu dira:
- Aurrez aurreko botoa.
- Posta bidez, Espainiako egoiliarrak.
- Posta bidez, atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrak (ERTA).
- Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrak (CERA).
- Itsasontzietako langileak.
- Espetxeratutakoak.
Bideoek zeinu-hizkuntzako interpretea, off ahotsa eta azpitituluak dituzte, eta pantailan esaldi labur eta argiak eta irudiak agertzen dira, helarazi nahi den mezua osatzeko.
Hauteskundeei buruzko informazioa irisgarriagoa izan dadin, nola bozkatu jakiteko gida prestatu da irakurketa errazean.
Gainera, erakunde-kanpainen atalean, irakurketa errazean dauden kanpainen bideoak eta iragarkiak eskuratu daitezke , honako irisgarritasun-baliabideen bidez: zeinu-hizkuntzako interpretazioa, azpitituluak, prozesua azaltzen duen ahotsa eta mezua osatzen duten marrazkiak, irudiak eta esaldi laburrak.
Itsuentzako edo ikusmen-desgaitasuna dutenentzako braille bidezko botoari buruzko bideoa ere eskuragarri dago.
