Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko Hauteskunde Autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz 

Argitalpen-data: 


      SONDEO_Prevision_voto.jpg
  • Galdeketa azaroaren 5a eta 8a bitartean egin zen 

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa azaroaren 5a eta 8a egin zen.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da ondoko informazio zutabeekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei dagokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzuten” ere. Ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde batetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere).

Lurralde bakoitzerako egindako estimazioari dagokion eserlekuen banaketa, D’Hondt Legea aplikatuz.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)